Zer da Steam?

Honako hau lortzen duen hezkuntza da:

  • Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Arte eta
    Humanitateekin lotuta bateratzen duena.
  • Zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak
    garatzen dituena.
  • Ikasleak ahalduntzen dituena erantzukizunez gure
    gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten.

Zer helbururekin?

  • Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea.
  • Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea.
  • Ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte
    hartzera bultzatzea.

Zergatik STEAM hezkuntza eta ez STEM?

“A” hori sartzeak zera esan nahi du:
Zientziak eta Arteak eta humanitateak
integratuta ikasteko prozesua.
Ikaskuntza testuinguruan jartzea ikuspegi
zientifiko-teknikoaz harago, benetako
munduaren konplexutasuna islatuko duen
ingurunean.
Ikasleen sormena eta berrikuntza sustatzea.
Ezagutzaren eta kulturaren izaera globalaz
jabetzea eta prestakuntza zabalaz gozatzen.

ALDE ONAK  

  • Hainbat ikasgai lantzen dituzu.
  • Zure irudimena eta zure pentsatzeko gaitasunak asko hobetzen dira.
  • Taldeko lana denez, zure lana, ardura haundi bat bezala hartu behar duzu.

ALDE TXARRAK

  • Etorkizunean, landuko ez dituzun ikasgai batzuk egiten dira.
  • Batzuetan, talde eztabaidak sortzen dira.
  • Taldea, lana ez badu ondo antolatzen, probableena, batek ia lana guztia egitea da.